"Asteburuan Sara Majarenas presoaren alabak jasandako erasoa dela-eta, egubakoitzean 19:00etan Zurrategin egingo den elkarretaratzean hilketa saiakera hori eta euskal presoen sakabanaketa salatuko ditugu, baita Majarenas askatzea eskatu ere. Izan ere, hiru zapalkuntza batu dira Majarenasen kasuan: Euskal Herriarena, kartzela sistemarena eta patriarkatuarena", azaldu dute Ez dot moztuko Bizarra taldeak.
"Majarenasen alaba Izar, aitak larriki zauritu du. Sara Majarenasek kondenaren 2/3ak beteta ditu (espetxetik kanpora behar luke) eta dispertsioaren ondorioz Euskal Herritik 600 kilometrotara dago. Alabak orain amaren maitasuna behar du".