Abian da Euskal Herriko Mus txapelketako kanporaketa fasea

Maider Arregi 2017ko urtarrilaren 2a

Urtarrilean, herriz herri jokatuko dira Euskal Herriko Mus txapelketara sailkatzeko kanporaketak. Antzuolan urtarrilaren 13an egingo da Mox tabernan lehen kanporaketa. Finala urtarrilaren 29an Arin jatetxean jokatuko da.

Kanporaketak 

  • Urtarrilaren 13an, egubakoitza 22:30ean (Mox tabernan)
  • Urtarrilaren 20an, egubakoitza 22:30ean (Gailur tabernan)
  • Urtarrilaren 21ean zapatua, 16:00etan (Ongietorri Jatetxean)
  • Urtarrilaren 22an domeka, 16:30ean (Eperra elkartean)

Zortzi hamarrekodun lau usteletara jokatuko da partida bat.

Izena emateko

Jokatu nahi den tokian eman behar da, bikoteko 20 euro ordainduz. Kanporaketa baten bakarrik parte hartu daiteke. Kanporaketa ospatzeko, gutxienez lau bikotek parte hartu behar dute.

Bikoteak

Herritarrez soilik, edo senidetza lotura duen kanpoko batekin edo baita Antzuolan lan egiten duen kanpotar batekin osatu daitezke bikoteak. Inoiz ez bi kanpotarrez.

Finala

Urtarrilaren 29an, domeka, 16:30ean Arin jatetxean. Ondoren sari banaketa eta herrialdekora zeintzuk joango diren adieraziko da. Txapeldunei txapelak jantziko zaizkie. Zortzi erregetara jokatuko da, eta laura bikoteen akordioz (finalean gomendagarria). Finalean zortzi hamarrekodun hiru usteletara jokatuko dira partidak.

Sariak

Partaide bakoitzak oroigarri bat jasoko du, txapelak eta opariak finalean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak