Auzoko programako dinamizatzailea kontratatzeko lan deialdia

Maider Arregi 2016ko abe. 22a, 12:14

Antzuolako Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak lankidetzan duten Auzoko proiekturako dinamizatzailea aukeratzeko deialdia zabaldu dute. Curriculumak aniztasuna@topagunea.org edo liburutegia@antzuola.com helbidera bidali beharko dira 2017ko urtarrilaren 3a baino lehen.

Eskatzen da:

  • Bi hizkuntza ofizialak ongi jakitea.
  • Taldeak dinamizatu eta kudeatzeko gaitasuna.
  • Antzuola eta bertako eragileak ondo ezagutzea.
  • Hizkuntzekiko sentsibilizazioa. Harremanetarako gaitasuna.
  • Aniztasunarekiko interesa.
  • Ordutegi malgua izatea.

Kontuan hartuko dira:

  • Soziolinguistikari buruzko oinarrizko ezagutza.
  • Antzeko egitasmoetan izandako esperientzia.

Eskaintzen da:

Topaguneak egindako kontratua, astean 5 orduko dedikazioarekin. Curriculumak, aniztasuna@topagunea.org edo liburutegia@antzuola.com helbidera bidali beharko dira 2017ko urtarrilaren 3a baino lehen. Curriculumen arabera aukeratuko du Topaguneak langilea, beharrezkoa balitz elkarrizketa batera deituko ditu egoki iritzitakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak