Hitzez bakarrik ez, kantuz ere islatu dute Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta musikariek Baga (iragana), Biga (oraina) eta Higa (etorkizuna). Bost ataletan banatuta aurkeztu dute euskal musikaren historia: 1960ko hamarkada artekoa, 1960 eta 1970eko hamarkadak; 1980ko hamarkada; 1990ekoa eta azkenik 2.000. urtetik gaur egunera artekoa.
Bilketarako eta transmisiorako euskarririk bariko garaietan hasi eta disko biniloen aroa (1960 eta 1970eko hamarkadak), casetten aroa (1980ko hamarkada), CD-en aroa (1990) eta Mp3en aroa (XXI. mendea) jorratu dituzte.