Gazte txokoak, Anelkarren eta Sagiri elkarteen laguntzarekin Sahararen aldeko festa egingo du zapatuan. Hala, gaztetxoen kontzertua, haima muntaketa eta tortilla pintxoak salgai egongo dira 19:00etan hasita Zurrategi plazan. Batzen den dirua Saharako haurrak opor sasoian ekartzeko izango da.