Mikel Kerexeta: "Emaitzak emaitza, disfrutatzea da asmoa"

Maider Arregi 2016ko abenduaren 2a

Ligaxka amaitzeko bi futbol partida falta direla, igoera faserako sailkapena lortu dute Antzuolako lehen erregionalek. AKEko presidente Mikel Kerexetak eta entrenatzaileek balorazio positiboa egin dute.

"Azken bi partida horiek etxean ditugu eta azkena gainera, Bergararen kontra. Errebantxarako aukera ederra! Denboraldi hasieran herritarrez taldea osatu eta futbolean disfrutatzea zen gure helburua. 23 mutilez osatu genuen taldea eta guztiak jokatzeko aukera izan dute", nabarmendu gura izan dute.
"Jokalariak gustura ibili dira eta antzuolarren artean ilusio sumatu dugu. Partidaz partida joan gara. Hamar partidatik bederatzi irabazi ditugu. Galdutako bakarra Bergararen kontrakoa izan da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak