Antzuolako talde sozialistak elikagaien bankuari laguntzeko mozioa aurkeztuko du

Maider Arregi 2016ko aza. 30a, 10:46

Miren Arrate Gallastegi zinegotzi sozialistak kaleratu duen prentsa oharrean, elikagaien bankuari laguntzeko bideak sustatu gura ditu. Hala, proposamen horiek jasotzen duen mozioa abenduaren 12ko ohiko osoko bilkurara aurkeztuko du.

Alderdi sozialistaren arabera, salmentarako atzera botata dauden elikagai asko egoera onean dago eta propietate nutritiboak mantentzen dituzte gainera. Horregatik, talde sozialistak planteatzen duena da herriko ostalaritza eta dendatan saltzeko atzera botatako elikagai horiek (baina egoera onean daudenak) batzea.

Era berean, ekimen honek gura du Udalak ere konpromisoa hartzea eta modu aktiboan elikagaien kontsumo arduratsuaren gaineko hezkuntza eta kontzientziazio kanpainak bultzatzea.

PSE-EEren mozioa

Alderdi sozialistak abenduaren 12ko osoko bilkuran aurkeztuko duen mozioak bi puntu jasotzen ditu: batetik, gura du Udalak konpromisoa hartzea kanpaina aktiboen bitartez eta hezkuntzan eraginez; bestetik elikagaien bankuarekin elkarlanean, herriko ostalaritza eta komertzioekin elkarlanean jardutea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak