Kultura eta berben aniztasunaz gozatu dute Auzoko saioan

Maider Arregi 2016ko aza. 23a, 12:02

 

Astelehenean emakumeek Auzokoko saio berezia egin zuten. Hitzekin fonema eta monema jolasak egin zituzten. Talde polita batu zen: "Errepublika Dominika, Nikaragua, Maroko, Mexiko eta Euskal Herria ordezkatu duten emakumeak elkartu gara", dio Maite Telleria dinamizatzaileak.

Astelehenean batu ziren Auzoko ekimeneko emakumeak: "Oso ondo pasatu dugu; barre ugari egin dugu eta hitzen doinuekin jolas egin dugu", azaldu du Auzoko proiektuaren dinamizatzaile Maite Telleriak. Eta horixe zela helburua hain justu ere gaineratu du. Talde polita batu direla dio: "Errepublika Dominika, Nikaragua, Maroko, Mexiko eta Euskal Herria ordezkatu duten emakumeak elkartu dira". Modu horretan, hizkuntza aniztasuna aprobetxatuta, hitzen arteko fonema eta monema jolasak aberatsagoak egin dituztela dio.

Eta, azaroak 25, Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko eguna izanik, indarkeria matxista ere izan zutela berbagai azaldu du. Elkar mimatuz Abenduan, elkar mimatuko dira auzotarrak eta auzokideak: "Hurrengo hilabeterako saioari Alkar mimatuz deitu diogu eta bertan, masajeak, aurpegiko edertze tratamenduak eta beste, elkarbanatuko ditugu". Antzuolako emakumeek ateak zabalik izango dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak