Iker Elosegi Euskal Herriko Laborantza Ganbarako teknikariak hainbat argibide emango dizkie irteera honetan parte hartzen duten lagunei. Antzuolako Udalak, Deba Garaia LGEk, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Hazi Fundazioak antolatu dute. Hilaren 21era arte, astelehenera arte, eman daiteke izena udal bulegoetan edo 656 781415 telefonora deituz.