Hala, 16:30ean, umeendako txokolatea banatuko dute eskolako patioan. "Murala egin gura dugu momentuan umeekin eta gurasoekin batera. Eurekin euskararen garrantziaz berba ere egingo dugu eta Antzuolako egoera zein den azalduko diegu. Herri txiki batean euskaraz jarduteak daukan garrantzia ere azalduko dugu", kontatu du Euskara zinegotzi Jon Ugarteburuk. "Musika, dantza eta sorpresaren bat edo beste ere izango da".
Ondoren, 18:30ean Olaranen, Kike Amonarrizek hitzaldia eskainiko du: Euskara bidegurutzean Antzuolan: erabili ala baztertu.