Bizilagunak egitasmoarekin bat egingo du Auzokok domekan

Maider Arregi 2016ko azaroaren 8a

Bizilagunak ekimenaren helburua da bertako familia eta beste jatorri bateko familien arteko topaketa mahai baten inguruan sustatzea. Horrela askotariko esperientziak eta ohiturak partekatu ahal izango dira:

Elikagaiak, ohiturak, bizipenak, kultura, jatorria, sineskerak, hizkuntzak, esperientziak, ideologiak, esperantzak, borrokak, sentimenduak, ametsak etabar. Oraindik norbaitek izena eman nahi baldin badu, garaiz dabil. Informazio gehiago: 606 325 703 telefonoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak