Arrola elkarteak 50 perretxiko mota jarri ditu ikusgai, gaur, Olaran etxean

Larraitz Zeberio Lekuona 2016ko aza. 6a, 18:16
Perretxiko erakusketa, gaur, Antzuolako Olaran etxean.

Aspaldiko partez mikologia erakusketa egin dute Antzuolan. Hainbat irteera egin dituzte perretxiko bila. Jasotakoak sailkatzea, izendatzea eta erakusketan ikusgai ipintzea izan da helburua nagusia.

Arrola elkartean gustura dira Egun Mikologikoak egitasmoak emandakoarekin. "Gure asmoa izan da herritarrei erakustea inguruan zein perretxiko ditugun, eta mundu hori neska-mutikoei ere gerturatzea. Eguraldiak ez du asko lagundu, baina helburu didaktikoa bete dugula uste dut", esan du Arrola elkarteko presidente Juanma Lasak.

Ez da lehenengo aldia Antzuolan erakusketa mikologikoa egiten dutela, baina urte asko dira azkenengoa egin zenetik. Gaur goizean 50 bat espezie erakutsi dituzte Olaran etxean ipinitako erakusketan. Mahai batean gainean jarri dituzte txukun-txukun sailkatuta.

Herri Eskolako neska-mutikoek egubakoitzean egindako irteeratik ekarritako perretxikoekin eta atzo goizean hamar bat herritarrek egindako irteeratik ekarritakoekin osatu dute erakusketa. "Guztiak ziren Antzuolan batutako perretxikoak. Basoan, egia esan, perretxiko gutxi dago. Lurra siku dago. Akaso egunotako euriarekin aterako dira gehiago", esan du Lasak.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

doemkan erakusketa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak