Abian da gazte txokoko ikasturte berritua

Maider Arregi 2016ko aza. 4a, 08:00

Bihar, zapatua, irekiko du gazte txokoak ateak. Apirilera arte makina bat ekintzaz gozatzeko aukera izango dute herriko gaztetxoek. Aurten baina, nolako gazte txokoa gura duten gaztetxoei eurei galdetuko diete.

"Aurtengo ikasturteko programazioa gaztetxoekin beraiekin nahi dugu osatzea. Azken finean, eurak dira gazte txokoan egongo direnak. Beraz, euren gustu, nahi eta ideiekin denon artean saiatuko gara zehazten programazioa. Hala, asteburuan, inguratzen diren gaztetxo guztiekin hasiko gara nolako gazte txokoa behar dugun pentsatzen. Horren arabera, lokala bera margotu eta egin behar diren aldaketak egingo ditugu. Beraz, garrantzitsua izango da azaroko lehen asteburuan ahalik eta jende gehien elkartzea", dio Itsaso Garmendia dinamizatzaileak.
Gazte txokoa, zapatutan 17:00etatik 21:00etara eta domekatan 17:00etatik 20:00etara bitartean egongo da zabalik DBH1etik DBH3ra arteko gaztetxoei zuzenduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak