'Egun mikologikoak' antolatu ditu Arrolak

Maider Arregi 2016ko azaroaren 2a

Perretxikoen gainean gehiago jakiteko helburuz, Arrola Mendi taldeak Egun Mikologikoak antolatu ditu asteon. Hala, irteerak edo erakusketak egingo dituzte herritarrekin. Jarraian egitaraua:

Azaroak 3

Eskolako ikasleek irteera egingo dute perretxiko bila Antzuolako mendietan zehar.

Azaroak 4

"Onddoen Mundua" izeneko perretxikoei buruzko panelen erakusketa.

Azaroak 5

Perretxiko bilketarako irteera abiatuko dute 08:30ean, plazatik. 13:30ean perretxikoak Olaranera eramango dituzte. 16:00etan perretxikoen sailkatzea egingo dute Olaranen. Edozeinek izango du bertaratzeko aukera. Zalantzak erantzun eta azalpenak emango dira.

Azaroak 6

Erakusketa batutako perretxiko guztiekin Olaranen, 12:00-­14:00.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak