AKEk futbol talde guztiak aurkeztu ditu

Maider Arregi 2016ko urr. 28a, 08:01

Aurreko astetan futbol eskolako lau taldeak aurkeztu zituen Antzuolako Kirol Elkarteak. Guztira 56 neska-mutiko, alegia. Orain, lehen erregionalek, kadeteek eta jubenilek denboraldi berrirako talde argazkiak atera dituzte Eztala zelaian.

Abian da denboraldia herriko futbol taldeendako. Helburua, baina, AKEk dituen talde guztiendako berdina dela dio Mikel Kerexeta lehendakariak: "Futbolaren bitartez kirola egiteko aukera eman eta batez ere disfrutatzea da helburu nagusia eta denendako dugun asmoa".  Entrenatzaileei dagokienez hauek: lehen erregionalean Igor Larrea eta Josu Zubikarai; jubeniletan Jon Madariaga eta Txomin Esnaola; kadetetan Aitor Lete, Mikel Agirre, Aitor Alonso eta Iker Altube; eta infantiletan Iker Gardoki, Ander Aranburu eta Mikel Jauregi.


Futbol eskola
Aurreko astetan baina, futbol eskola osatzen dutenen taldeak aurkeztu zituzten. Guztira, 56 neska-mutikok osatzen dute eskola. Hala, mutilen bi talde osatu dute alebinetan (25 mutiko); benjaminetan talde bakarra (18 mutiko) eta alebinekin eta benjaminekin osatutako nesken taldea ere osatu dute aurten (16 neska). Guztien argazkiak goiena.eus/antzuola helbidean dituzue ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak