Antzuola eguna ospatuko dute Mizpirualden

Maider Arregi 2016ko urriaren 27a

Urtero legez, Landatxopeko lagunek eta Udaleko ordezkariek Bergarako Mizpirualde egoitzan dauden herritarrei bisita egingo diete zapatu arratsaldean. Festa giroa izango da nagusi.

Merienda prestatuko dute eta musika herriko trikitilariek jarriko dute. Helburua, bertan dauden herritarrei Antzuolak ez dituela ahaztu adieraztea da eta poztasun eta alaitasuna eskaintzea dela diote Landatxopekoek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak