Tokiko ekoizpena eta kontsumoa bultzatzeaz gain, tokiko hizkuntza laguntzea xede duen egitasmoa da Errigora. Saskia eskuratzeko azaroaren 8a baino lehen izen emate orria bete behar da Antzuolako liburutegian edota Itzar liburu dendan. Aurten gainera, bi saski ezberdin egongo dira, bakoitza produktu ezberdinez osatuta, bat zuria eta bestea berriz beltza.