Auzoko, errotua dagoen herriko ekimen integratzailea

Maider Arregi 2016ko urr. 21a, 15:20

Pasa den egubakoitzean aurkeztu zuten herrian Auzoko proiektuaren gaineko dokumentala: Auzokoak: Elkarrekin eta euskaraz bizitzea lortu daitekeelako. Izan ere, egun herrietan bizi dugun aniztasuna kontuan hartuz, askotariko jatorrietako herritarrak euskarara gerturatzeko hainbat egitasmo jarri ditu martxan Euskaltzaleen Topaguneak azken urteetan.

"Elkarrekin eta euskaraz bizitzea posiblea dela erakusten diguten proiektuak dira, eta horretarako ezinbestekoa da euskaldunon ekarpena. Mezu hori zabaltzen laguntzeko egin da dokumentala", azaldu dute.
Olarango emanaldian, 40 pertsona inguru batu zen. "Dokumentala ikustera etorri ziren herritar guztiei eskerrik asko. Giro goxoan elkartu ginen, eta guztiek dokumentala hunkigarritzat jo zuten; bidaltzen duen mezua oso positiboa dela ere komentatu zuten", azaldu du Auzoko ekimeneko dinamizatzailea den Maite Telleriak. "Egitasmoan parte-hartzen duten auzotarren borondatezko lana eskertu gura dut. Haiek gabe Auzoko egitasmoak ez luke existituko. 20 pertsona inguru dira zuzenean parte hartu dutenak eta beste horrenbeste zeharkako modu baten Auzokora hurbildu direnak: haurrak, gazteak, helduak, emakumeak eta gizonak. Herritarren artean ezaguna den proiektua da, Antzuola herri solidarioa dela argi geratu da beste behin", nabarmendu gura izan du Telleriak.


Eguenero saioak
Auzoko ikasturtea hasi da. Urrian eguenetan egingo dira saioak Olarango lehen solairuko lehen gelan, 17:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak