"Oroimenak" antzezlana Once taldearen eskutik

Maider Arregi 2016ko urriaren 19a

Oroimenak obra umoretsua eta dibertigarria, urriaren 25ean, martitzena, Torresoroan izango da ikusgai, 18:00etan.

Lan honekin, Argien mendea deituriko aspaldiko denbora ekarri gura du taula gainera  La Soirée Onceko taldeak. Gaztelu bateko giroaz gozatzeko aukera izango du ikusleak eta  garaiko pertsonaien gora-beheren bitartez bidaiatu. Munduaren norabidea aldatu zuen mendeari buruzko fartsa ero eta dibertigarria duzue hau.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak