Gai libreko argazki lehiaketan parte hartzeko azken eguna astelehena

Maider Arregi 2016ko aza. 17a, 11:57

Iazko irabazlea, Iker Aizkorbe

Aurten ere gai libreko argazki lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute antzuolarrek edo herria bizi direnek. Parte-hartzaile bakoitzak gehienez, hiru argazki aurkeztuko ditu. Lanak koloretan edo zuri-beltzean aurkez daitezke. Lanak udaletxean aurkeztuko dira. Epea azaroaren 21ean bukatuko da.

Argazkien euskarria 30x40 zentimetrokoa izango da ezinbestez, eta kartoi finez eginikoa; kartoia krema edo beige kolorekoa izango da. Euskarri horren barruko argazkiaren neurria, gehienez, 25x 35 zentimetrokoa izango da.

Argazkiak egileari buruzko datu barik aurkeztuko dira, baina argazki bakoitzari atze aldean izenburua ipiniko zaio. Argazkiarekin batera, kartazal itxia aurkeztuko da: kartazalaren gainean lanaren izenburua eta zein kategoriatan parte hartzen duen jarriko da; kartazal barruan, berriz, parte-hartzailearen datuak eta argazkiaren izenburua sartuko dira.

Lanak baloratzerakoan, kalitate teknikoa eta artistikoa eta adierazteko originaltasuna hartuko dira kontuan.
Aurkezten diren argazki guztiekin erakusketa egingo da azaroaren 26, 27an, abenduaren 3an eta 4an, Olaranen. Erakusketa bukatu eta gero egileak udaletxean jaso ahal izango ditu argazkiak hilabetez. Epe hori bukatu eta gero Udalak erabakiko du argazkiokin zer egin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak