"Etxe aurreko belarditxoa altxatuko da eta kolorezko asfaltoa jarriko da. Espero dugu horrela urak hobeto batu eta hezetasun arazoak konpontzea", argitu du Beñardo kortabarria alkateak. 938,96 euroko kostua izango dute lanek.
Udaletxeko komunak
Azaroaren erdirako, aldiz, udaletxean komunak martxan izango dira. "Orain arte izan ditugun komunak ez ziren irisgarriak: ateak estuak ziren eta gurpildun aulkiak ezin ziren sartu", azaldu du Hirigintza teknikari Valen Moñuxek. 27.095,38 (+BEZ) euroko aurrekontuaz, Zabalo Igeltsaritzak egingo ditu lanak. "Hau bukatzen denean udaletxeko eraikinak beteko du irisgarritasun araudia. Igogailua solairu guztietara doa (artxiboak barne) eta komunak ere irisgarriak dira. Eginda daukagu eraikin osoa berregokitzeko proiektua. Baina, orain, funtzionalitatea hobetzea falta da: zerbitzu garrantzitsuenak beheko solairura pasatzea, instalazio guztiak gaurkotzea, isolamendua...".