Antzuolako lehen sektorearen egoera berbagai

Maider Arregi 2016ko urriaren 13a

"Lurraren transmisioa gazteen instalakuntzan" da solasaldiaren izenburua eta urriaren 19an egingo dute Olaranen, 18:00etan. Maite Aristegi baserritarrak eta Iker Elosegi Laborantza Ganbarako kideak parte hartuko dute.

Besteak beste, Antzuolako lehen sektorearen egoera azalduko dute. Maite Aristegik eta Iker Elosegik hainbat esperientzia ekarriko dituzte; lurraren transmisioaren baitan gazteek dituzten oztopo eta aukerez ere jardungo dute:

• Antzuolako lehen sektorearen egoera.

• Lurraren transmisioa gazteen instalakuntzan: oztopoak eta aukerak.

• Ipar Euskal Herriko esperientzia.

• Gipuzkoako Lur Funtsa edo Bankua.

• Zuzenbide zibil legearen aldaketa: herentzia eta transmisioetan eragina.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak