Auzoko proiektuaren gaineko dokumentala aurkeztuko dute

Maider Arregi 2016ko urriaren 13a

Auzokoak: Elkarrekin eta euskaraz bizitzea lortu daitekeelako dokumentala aurkeztuko dute Antzuolako Olaran etxeko areto nagusian arratsaldeko seietan, bihar, egubakoitza.

"Gure herrietan bizi dugun aniztasuna kontuan hartuz, jatorri ezberdinetako herritarrak euskarara gerturatzeko hainbat egitasmo jarri ditu martxan Euskaltzaleen Topaguneak azken urteetan. Elkarrekin eta euskaraz bizitzea posiblea dela erakusten diguten proiektuak dira, eta horretarako ezinbestekoa da euskaldunon ekarpena. Mezu hori zabaltzen laguntzeko egin da dokumentala", azaldu dute proiektuaren bultzatzaileek.

Auzoko ikasturtea hasi da. Urrian Auzoko asteroko saioak eguenetan izango dira, Olarango lehen solairuko lehen gelan, 17:30ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak