32 urte elkar ezagutzen, baina beti dago zerbait berria ikasteko

Antzuola-Aiherra senidetze eguna ospatzen ari dira gaur, zapatua, Antzuolan, 32.ena. Behe Nafarroatik 65 lagun etorri dira jaia ospatzera eta egun osoko ekitaldi sorta izan dute. Aurtengo berrikuntzak: Iñigo Ramirez de Okarizen azalpenekin lagunda egindako trenbidean barrenako ibilbidea eta uztaileko udalekuetan Antzuolan egondako Aiherrako umeak familarekin etorri direla.

Goizean hasi dituzte ekitaldiak antzuolarrek Aiherratik etorritako lagunei egindako ongietorriarekin eta hamaiketakoarekin. Ondoren, ibilbide gidatua egin dute trenbidean barrena Iñigo Ramirez de Okarizen gidaritzapean. Gipuzkoako azken artza azaldu zeneko moduko pasarteak eta historiarekin lotutako beste hainbat kontatu dizkiei bertaratutakoei. Arno Gaztambide Aiherrako auzapezaren esanetan, "urte asko da elkar ezagutzen dugula, baina beti dago zerbait berria ikasteko, gaur ere ikasi dugu egindako ibilbidearekin".

Giroa berotze aldera, eguerdian triki-poteoa egin dute Euskal Herriko txapelketarako prestatzen ari diren Irati Gardoki eta Garazi Kortabarriaren doinuek lagunduta eta ondoren, bazkaria, elizpean. Aiherrakoei 50 bat antzuolar batu zaizkie, ia 120 lagun, beraz, mahaiaren bueltan batu direnak. Bazkalostean, Bentazaharreko Mutiko Alaiak taldearen kantu saioa izan dute.

Erlazionatuak

Bazkariko argazkiak

Antzuola

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.