Aiherra egunerako dena prest

Maider Arregi 2016ko irailaren 30a

 
Bihar, zapatua, ospatuko da Antzuolan 32. Aiherra eguna. Senidetza ospatzeko musika eta festa izango dira nagusi. Hala, 10:30ean, ongi-etorria eta hamaiketakoa egingo dute. Jarraian egun osoko egitarau:

 

Musika, ibilaldia eta festa

11:45ean, ibilbide gidatua egingo dute trenbidean barrena Iñigo Ramirez de Okarizen gidaritzapean.
13:15ean trikipoteoa eguerdiko giroa berotzeko eta 14:30ean   bazkaria, plazan. Bazkalostea Bentazaharreko mutiko alaiak taldearen kantu saioak alaituko du eta eguraldiak lagunduz gero, bolo-jokoa eta umeendako ur-parkeaz gozatu ahalko da. Iluntzean agurra egingo zaie.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak