Gazte txokoan hezitzaileak behar dira; izen ematea zabalik dago urriaren 2ra arte

Maider Arregi 2016ko irailaren 29a

Aurtengo ikasturtean (azarotik apirilera bitartean), hiru hezitzaile ariko dira gazte txokoan. Bete beharreko baldintzen artean, hezitzaileek asteburuetarako eta bilerak egiteko bitartekoak izan behar dituzte.

Besteak beste, esperientzia, begirale titulua edo zerikusia duen ikasketak edukitzea eta Antzuolan bizitzea baloratuko zaie. Izena emateko: gazteantzuola@hotmail.es edo 943 766 065 telefonora jo beharko da. Azken eguna urriak 2, domeka.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak