Luzaketak ondo egiten ikasteko eta mobila erabiltzen ikasteko tailerrak, urrian

Maider Arregi 2016ko ira. 21a, 11:10

Landatxope elkarteak antolatuta, urrian hainbat ekintza izango dira herriko erretiratuendako. Hain justu ere, mugikorra erabiltzen jakiteko ikastaroan izena eman gura dutenek asteon eman dezakete elkartean. Luzaketak ondo egiten ikasteko ikastaroa ere eskainiko dute.

Luzaketak egiteko ikastaroa
Pili Arinek gidatuta, luzaketak ondo egiten ikasteko bi saio praktiko antolatu ditu Landatxopek urrian. Izan ere, asmoa da nagusiek modu osasungarrian luzaketak egiten ikastea. Bi saio eskainiko dira Olarango ekintza aretoan: urriaren 4an eta 11n, 10:00etan. Parte hartzea gura duten herriko erretiratuek izena emateko aukera dute Landatxopeko bulegora jota irailaren 26an eta 27an, 16:00etatik 18:00etara bitartean.

Mugikorra erabiltzen ikasi
Eta bestetik, telefono mugikorra erabiltzen ikasi edo hobetu nahi duten erretiratuendako ere antolatu du elkarteak. Ikastaroa jaso nahi duenak izena emateko azken eguna gaur, egubakoitza du Landatxopen, (16:00-18:00). Ikastaroa, izena ematen dutenen arabera antolatuko dute. Helburua da, pantaila nola erabiltzen den ikastea, kontaktuak sartu eta ezabatzen jakitea, mezuak bidali eta jasotzea eta Interneta erabiltzen ikastea, besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak