Antzuolako futbol eskola martxan jarriko du AKEk aurten

Maider Arregi 2016ko irailaren 20a

Futbol eskolaren helburuetako bat futbola herriko neska mutikoen artean sustatzea du. Gurasoei informazioa emateko asmoz, AKEk bi bilera antolatu ditu astelehenerako (irailak 26).

Bi maila izango ditu futbol eskolak: 3. eta 4. mailako neska mutikoak (2007 eta 2008an jaiotakoak) eta 5. eta 6. mailako neska mutikoak (2005 eta 2006an jaiotakoak), batuko ditu hain justu. Gurasoendako batzarra irailaren 26an, egingo da: 18:00etan benjaminen gurasoak eta 18:30ean alebinenak, Olaranen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak