Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak 2016

EH Bilduk kanpaina ekitaldia Zurrategin egin du

Maider Arregi 2016ko ira. 15a, 12:28

Pedro Iturbe eta Maider Otamendi EH Bildu-ko Gipuzkoako hautagaiek programaren berri eman zuten atzo iluntzean Antzuolan. Ekitaldian parte hartu zutenen galderak erantzun zituzten, Beñardo Kortabarriak gidatutako saioan. Atzoko ekitaldian, auzolanaren garrantzia behin eta berriro azaleratu zen parte-hartzaileen eskutik.

20:30ak inguru amaitu zen ekitaldia eta Bilbon EH Bilduk egingo duen kanpaina ekitaldian parte hartzeko deialdia egin zuten. "Konbentzitzeko daudenak konbentzitzeko deia egin gura dugu; hala, zapatuan Miribillako ekitaldirako indarrak hartzeko luntxarekin eman genion atzo auzolanez betetako arratsaldeari bukaera".

EH Bilduk Miribillan egingo duen ekitaldira joateko autobuserako txartelak salgai daude Aitz Garbi tabernan edo 649 885 557 telefonora deituta. 15:30ean irtengo da autobusa geltokitik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak