Egitaraua
Goizean, 10:30ean, ongi-etorria egingo zaie aihertarrei. Ondoren, 10:45ean, hamaiketakoaz gozatzeko aukera izango da. Indarrak hartu eta animatzen direnak ibilalditxoa egingo dute Antzuolako txokoak ezagutzeko asmoz, (11:45-13:00). Ibilaldi laua trenbidean barrena egingo da (adineko pertsonak autoz igoko dituzte trenbideraino). Eguerdian trikipoteoak alaituko ditu herriko kaleak (13:15-14:15). Eta 14:30ean, herri bazkaria egingo dute plazan. (Txartelak salgai ohiko tokietan 15 euro). Bazkalostean, kantu-kafea (denak elkarrekin kantuan aritzeko talde batek gidatua), egingo da. Eguraldiak lagunduz gero, bolo-jokoaz eta haurrendako ur-parkeaz gozatzeko aukera izango da. Iluntzean, agurra egingo zaie aihertarrei.
Batzarra, astelehenean
Antolaketarako, irailaren 19an, bilerara joateko deia egin zaie herritarrei: 18:30ean udaletxean.