Antzuolan egin den aurtengo Elkartasun Festak kutsu kubatarra izan du. Herritarrek 35 tortila ekarri dituzte bertan saltzeko, eta horrez gain, Kuban tipikoa den ropavieja con moros y cristianos eta mojitoak prestatu dituzte. Guztira 1.284 euro atera dituzte Kongon eta Senegalen dauden proiektuak mantendu eta hobetzeko, eta antolatzaileek balorazio "oso positiboa" egin dute. (Anelkarrekoen argazkiak)
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.