Urtero moduan, herritarrek etxean egindako tortillak batzeko deia luzatu dute Anelkarreko kideek 2016ko Elkartasun egunerako. Jendea parte hartzera animatzeaz gain tortillak eramaten dituztenei eskerrak eman nahi dizkiete.
Anelkarrek kubatar janari tradizionala eskainiko die herritarrei (ropa vieja con moros y cristianos) eta gainera mojitoak prestatuko dituzte. Eguna girotzeko ez dira kubatar dantzak eta musika faltako Antzuolan.
Gainera, San Bartolome egunean 519 euro batu zituen Anelkarrek. 92 euro sardinetan gastatu zituen elkarteak, beraz 427 euro batu zituzten Afrikan dituzten bi proiektuendako.