Antzuolako gimnasioak korrika taldea izango du ikasturte berrian

Arantzazu Ezkibel Galdos 2016ko uzt. 27a, 11:08

Dagoeneko hasi dira lanean ikasturte berrira begira Antzuolako gimnasioan. Irailetik aurrera eskaintza zabaldu egingo dute; berrikuntza izango da korrika taldea sortuko dutela. Bakarrik korrika egin beharrean taldean korrika egiteko aukera eskaintzea da helburua. Horrez gain, beste hainbat zerbitzu ere izango dira gimnasioan. 

Helburua ez da errendimendua

Kross Running- Korrika taldearen helburua Antzuolan dagoen korrika zaletasunari elkargune bat eman eta guztion beharrak eta nahiak bateratzea da. Entrenamenduaren oinarrizko nozioak ikusi eta praktikan jarriko dituzte. Horrez gain, gimnasioko materialaz baliatuta gorputz orekatua bilatzen eta lan osagarria egiten ahaleginduko dira. Korrika hasi nahi duenarentzat talde aproposa izango da.

Taldearen helburua ez da errendimendua; ongizate egoera eta ariketa ludiko eta entretenigarria bilatzea baizik.

Ordutegia eta prezioa

Ikastaroa martitzen eta eguenetan izango da, 17:45ean. Gimnasioko abonatua izatea nahikoa da taldean apuntatzeko. Hileko abonua da: 22,5 euro; eta, urteko abonua: 210,4 euro.

Ikasturte berriak berrikuntza aipatutako berrikuntza hori izango du; baina, horrez gain, betiko saioak ere eskainiko dituzte: sarrera librea, body tono, spinning, zunba, pilates, hipopresiboak, k-strech, krossfit... eta beste. 

Informazio gehiago gimnasioan bertan

Gimnasioko arduradunek eskerrak eman nahi dizkie erabiltzaileei, eta gonbita luzatu dute ikasturte berriko eskaintzaz disfrutatzeko. Informazio gehiago gimnasioan bertan, 943 76 66 61 telefono zenbakian edo antzuolakogimnasioa@gmail.com helbidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak