"Bilatu dezagun konponbide serio bat, hausnarketa sakon eta partekatua egin dezagun denon artean erabakitzeko hondakinak tratatzeko behar ditugun azpiegiturak", proposatu du agerraldian EH Bilduko bozeramaile Oihane Zabaletak.
Elkarrizketarako mahaia
EH Bilduren ustez Zubietako erraustegia eraikitzeko kontratuak "diktadura ekonomiko izugarria suposatuko luke Gipuzkoako udaletarako, hurrengo 35 urteetan 1.500 milioi euro ordaindu beharko dizkiotelako enpresa pribatu bati". Hori horrela, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak eguenean egin behar duen batzarra "bertan behera uzteko" eskatu du EH Bilduk, eta elkarrizketarako "mahai bat osatzea udal ordezkari, alderdi zein eragile sozialekin".
Agerraldian izan zen Antzuolako alkatea
Donostian atzo, martitzena, egindako agerraldian Gipuzkoako hainbat herrietako alkateak izan ziren, tartean, Antzuolako alkate Beñardo Kortabarria.