"San Bartolomeko kanpai-jotzeaz Migel Jauregi arduratuko da. Hala, egunean zehar ordu hauetan entzungai izango dira kanpai hotsak: 09:00etan, 14:00etan eta 20:00etan. Ondoren, Herriko Plazan sardina-jana egingo dugu. Etortzera animatzen diren guztiei txakolina eta sardina banatzen dizkiegu", azaldu du Anelkarreko Jabi Etxaniz kideak. Anelkarrek dauka azken urtetan festa hau antolatzeko ardura. Eta bertan batzen den dirua, Kongon eta Senegalen martxan dituzten proiektuak bultzatzeko bideratuko dute.