Nafarroako parlamentuan Antzuolako txistulariei harrera egin zien atzo, domeka, presidenteak, Ainhoa Aznarez antzuolarrak. "Parlamentura joateko ideia iaztik geneukan buruan bueltaka; erdi brometan geneukan ideia; baina, atzo errealitate bilakatu zen eta ederki ibili ginen!", azaldu du Patxi Olabarriak, Txistulari taldeko kideak.
"Ainhoa Aznarez Nafarroako parlamentuko presidentea da. Antzuolarra da, Antzuolan jaio zen eta txikitan Iruñara joan zen bizitzera bere guraso eta anaiarekin. Bere lehengusua da Iker Manso txistularia eta berak gure ideia aipatu zionean Ainhoak berehala baiezkoa eman zion. Horrela ba, atzo goizean Antzuolatik autobusean irten ginen; eta iritsi bezain pronto txistua jotzen hasi ginen Iruñeko kaleetan eta iluntzean bueltatu ginen arte ez zen txistu hotsa gelditu", kontatu du Olabarriak.
Bertan bizitako momentu hunkigarriak eta bizipenak, sakonago, egubakoitzeko Goienan.