Mahaiaren bueltan elkartuta jaietarako motorrak berotu dituzte erretiratuek

Maite Txintxurreta 2016ko uzt. 10a, 20:02

Goizean, meza izan dute lehenik, eta eguerdian Ikastetxean bazkaria egin dute Landatxope elkarteak antolatuta. Eguraldi ezin hobea izan dute, eta "giro oso ona" Juanita Zabalok azaldu duenez.

Jende pilatxoa batu da gaurkoan mahaiaren inguruan urtero Antzuolako jaien bueltan egiten duten bazkarian. Menua ere, primerakoa izan dute: pikatzekoak lehenengo, menestra ondoren, txahal masailak, postrerako tarta eta kafea edo mantzanilla, bakoitzaren gustura. Edatekoa ere ez da falta izan.

Guztia primeran atera zedin, boluntarioak "lan ederra" egin dutela azpimarratu du Zabalok, bazkaria prestatu eta zerbitzatu baitie bertaratutakoei.

Bazkalostean ez da siestarako betarik izan; izan ere, erromeria izan dute, eta gerria mugituz primeran pasa dute guztiek.

Nagusiei zapia jartzea

Gero, bazkarira etorritako nagusienei jaietako zapia jarri die. Beraiek izan dira Madalena Ortiz eta Asensio Laskurain. Eta aurtengo ohorezko aipamena eta aitortza Kontxi Agirreurreta bazkidearendako izan da.

Gaurko egunarekin ezin hobeto berotu dituzte motorrak eguenetik domekara arte ospatuko diren Antzuolako jaietarako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak