Gizonezkoen taldeari dagokionez, Antzuolak lau talde izango ditu Estalan lehian, eta talde nagusiak kategoria galdu ostean beheragoko mailan ondo lehiatu ahal izateko taldea sortzea izango du helburu, eta badabiltza horretan. Klubaren erronka handia, berriz, harrobian egongo da, futbol hastapeneko eskola abian jarriko dute-eta: "Alde horretatik, eskerrak eman gura dizkiogu Matz-erreka enpresari, ekonomikoki eurei esker izango delako posible futbol eskola martxan jartzea. Eta bestetik, eskerrak Goizperri ere, urtero ematen diguten diru-laguntzarekin batera klubean izan ditugun lapurreten ondorioz jaso dugun laguntzagatik. Lapurrek desfribiladorea eta bestelakoak eraman zituzten, eta Goizper egin da horren kargu", adierazi du Mikel Kerexetak.
Zuzendaritzan aurpegi berriak
Horrekin batera, Kerexetak azaldu du zuzendaritza taldea berriztea ere tokatzen zela, eta Miren Karmele, Ander Murgiondo eta Ibon Gesala izango dira kide berriak, oraindik karguak zehaztu ez badituzte ere.