Lehenengo 60 kilometroak Antzuola, Bergara eta Zubillaga artean lautadan egin eta gero Antzuolatik pasa eta Deskarga igo eta Udanatik etorriko dira bueltan, Bergaratik –Altos Hornos– Elgetara igotzeko. Urtero moduan, Asentzioko maldek egingo dute aukeraketa zorrotzena, eta indartsuenek Bergara eta Antzuola artean erabakiko dute lasterketa. Helmuga 12:45ak aldera izango da.