Gaztetxoen arteko senidetzea indartuz

Maider Arregi 2016ko uzt. 8a, 09:37

Aiherrako umeak gaur joango dira etxera bueltan aste betez udalekuekin gozatu ostean. Agur festa egingo diote antzuolarrek.

 
Uztailaren 4tik 8ra gozatu dute Antzuolaz eta antzuolarrez Aiherrako  hamaika gaztetxok. Udalekuak gaur, egubakoitza, bukatu dituzte eta makina bat ekintzatan parte hartu dute. Gustura ibili direla esan du Amaia Arana udalekuetako hezitzaileak: "Elkar ezagutzeko jolas kooperatiboak egin ditugu; dantza ere egin dugu. Herria ezagutzeko helburuarekin, zirkuitu bat prestatu eta euskararen alde Korrika antolatu dugu. Mendi irteerak, jolasak, eskulanak... eta Antzuola Ezagutzen ekimenaz ere gozatu dugu".


Agur festa
Gaur da Aiherrako gaztetxoendako azken eguna. Hala, etxera bueltatzeko garaia iritsita, agur festa egin diete antzuolarrek. Bi herrien arteko senidetzea bultzatzen jarraitzeko esperientzia aberasgarria izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak