AKEk batzorde kideak berrituko ditu egubakoitzeko batzar nagusian

Maider Arregi 2016ko uztailaren 5a

 
Uztailaren 8an, egubakoitza, 18:30ean egingo du Olaranen Antzuolako Kirol Elkarteak urteko batzar nagusia. Bertan, hiru batzordekide berri aukeratuko dituzte. Gainera urteko balorazioa egingo dute eta kontuen berri ere emango dute.

"Aurten 146 jokalari izan ditugu bost taldetan banatuta: lau mutilen taldeak izan dira eta bat neskena. Denboraldi berrian ordea, saiatu garen arren, ezinezkoa izango da nesken taldea edukitzea", argitu du Mikel Kerexeta presidenteak.  


Lapurretak
2016an, bost lapurreta jasan dituztela azpimarratu dute: "Kalte ekonomiko handiak eragin dizkigute lapurretek; ondorioz, desfibriladore berria erosi behar izan dugu (3.000)".


Hastapeneko futbol eskola
Lehenengoz, hastapeneko futbol eskola izango da Antzuolako Eztala zelaian. "Alebin eta benjamin mailetako 50-60 neska-mutiko batzea gura dugun futbol eskola sortu nahi dugu", argitu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak