Jatorri oso desberdinetako pertsonak izaten dira Auzokora gerturatzen direnak: Ekuatore Ginea, Dominikar Errepublika, Nepal... "Auzoko ekimena, herrian gizarteratzeko zein lagunak egiteko tresna oso garrantzitsua bihurtu da. Euskarara gerturatzeko aukera honek ere asko laguntzen du herritarren arteko zubi berriak sortzen. Antzuolan jaio eta euskaratik gertu daudenendako ere, jatorri eta hizkuntza desberdinetako jendea ezagutzea oso aberasgarria izan da", gaineratu du dinamizatzaile antzuolarrak.
Taldean sortzen den giroa oso atsegina eta baikorra dela adierazi dute Auzokoko kideek. Hala, Antzuolar guztiek dutela irailetik aurrera berriro Auzoko ekimenean parte hartzeko aukera azpimarratu du Telleriak.