Itzaltzaileak hustu dituzte pilotalekuan eta itxi egin behar izan dute

Maider Arregi 2016ko ekainaren 28a

Argzk.: Antzuolako Udala

Bart gauean, ustez gazte batzuek, itzaltzaileak hustu dituzte herriko pilotalekuan. Ondorioz, pilotalekua itxi egin behar izan du Udalak. "Garbiketa lanak egin ahal izateko denbora bat beharko da eta momentuz itxita egongo da herriko pilotalekua, dena zuri-zuri dago-eta", azaldu du Kirol zinegotzi Garazi Larreak.

Uda sasoian, zenbait kalte eta bandalismo gertatu direla Antzuolan ere kontatu dute Udaletik. "Domeka gauean ere Olaran etxearen ondoan, kartoiekin sua egin zuten. Oporraldia hasi eta gauetan zenbait bandalismo gertatu dira herrian".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak