Gaurtik domekara San Martzial jaiak ospatuko dituzte Lizarraga auzoan

Maider Arregi 2016ko eka. 30a, 12:15

Gaur, ekainak 30 San Martzial eguna da. Hala, Antzuolako Lizarraga auzoan festa izango da nagusi eguenetik aurrera. Asteburuan baina, jaiei jarraipena emango diete. Jarraian egitaraua:

Ekainak 30ean, eguena

18:30: Etxafuego jaurtitzea jaiei hasiera emanaz

19:00: San Martzial eguneko meza nagusia. Meza ondoren: Ohitura den bezala gazta eta ardoa banatuko dira

21:00: Afari herrikoia. Afal ostean: Mus txapelketa

Uztailak 1ean, egubakoitza

Kontzertuak 19:00etatik aurrera: Isuo Sasiia.

Uztailak 2an, zapatua

11: Plater jaurtiketarako frogak. Egun osoan: Umeentzako ohe elastikoa eta gaztelu puzgarria izango dira San Martzialgo zelaian.

16:30: Herri mailako Plater Tiraketa

18:00: Txokolatada 21:00: Afari Herrikoia. Ondoren: Suzko erruberak eta izozkia. Afal ostean: Erromeria Imuntzo eta Belokirekin

Uztailak 3an, domeka

11:00: Egunsentikoa txistulariekin

11:30: Herriko txirrindulari challengearen azken proba: San Martzialera igoera

12:00: Meza, San Martzialgo ermitan. Meza ondoren: Salda nahi duten guztientzat eta luntxa jubilatuentzat

13:00: Txirrindulari challengearen sari banaketak. Jarraian: Herriko dantzariak. Ondoren: Burduntzi bazkaria. Bazkal ostean eta bukaera arte: Erromeria Harkaitz Allur eta Olatz Kortabarriarekin.

Iluntzean: Urdaiazpikoaren zozketa. Ondoren: Tortilla la madre

21:00: Etxafuego jaurtiketa eta jaien amaiera

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak