Bigarren mailako txapela jantzi ostean, lau t'erdikoan lehiatu da Antzuolako pilotaria. Sanferminetako txapelketako partidua izan da. Mendizabalek izan du lehen sakea, baina tantoa Jaunarenaren aldekoa izan da. 6-1 eta 8-3 aurreratu da Leitzako pilotaria. Antzuolarra urduri egon da kantxan eta hainbat akats egin ditu, baina ez dio neurria galdu lehiari. 9-8 hurbildu da markagailuan eta berdinketarako pilotakada izan du, baina, dejada, kanpora bota du.
Horren ostean, Jaunarenak tartea zabaldu du berriro ere (12-9) eta berriro hurbildu zaio Mendizabal (12-11 eta 15-13). Orduan ere ezin izan du berdinketa lortu. Horren ostean, sei tanto segidan egin ditu leitzarrak eta lehia erabakita utzi du.
Rezustak ere galdu
Sanjuanetako pilota jaialdiko bigarren partiduan Altuna III-Badiola eta Ezkurdia-Rezusta lehiatu dira. Partidua oso parekatua izan da eta bikote urdinak irabazi du, 18-22.