Jaiak ederto hasi zituzten Antzuolan, eta gainera parte-hartzea handia izan zela adierazi dute bertan izan zirenek. Jabi Etxaniz Anelkarreko kidearen esanetan: "Danborradan beste urte batzuetan baino jende gehiago izan zela aipatuko nuke. Bai ume aldetik, eta bai ikusle aldetik. Hori zirudien behitzat".
Elkartasun jaia bikain
Oporrak Bakean kanpaina laguntzeko asmoz, Anelkarrek antolatuta Saharako ohiko janaria probatzeko aukera izan zen; pintxo morunoak (200), intxaur eta gaztaz beteriko datilak… borondatearen truke. Guztira, 731 euro atera zituzten, eta jateko eramandako gehiena gastatu zen.
Anelkarreko Jabi Etxanizen esanetan: "Balorazio positiboa egiten dugu, eguraldiak ez zuen asko lagundu, baina herritarrak etorri ziren eta bakoitzak bere borondatez parte hartu zuen. Hala, eskerrak eman nahi diegu Anelkarretik bertaratu ziren guztiei".