Herriko jaietako jolasetan parte hartzeko kuadrillek izena eman dezakete

Maider Arregi 2016ko ekainaren 17a

Antzuolako jaietako egubakoitzean, uztailaren 15ean, aurreko urteetan bezala, bazkaria egingo da. Eta giroa berotzeko, ondoren, 18:30ean, kuadrillen arteko jokoak. Parte hartu gura dutenek izena emateko epea zabalik dute.

Txarangarekin herrian zehar toki batetik bestera joango dira kuadrillak. Guneak: kanpo beltza, Zurrategi, Plaza eta Ibarrondo. Jokoak ondo pasatzekoak izango dira. Hauek jokoak: Zaku erraldoi lasterketa, sokatira, irrintzia botatzea eta kaskara batzea. Parte hartu dezakete 12 urtetik gorakoek eta taldeak zortzi lagunekoak izango dira.

Izena ematean taldearen izena emango da eta talde bakoitzak epaimahaikide bat aurkezteko aukera du. Izen-ematea: udaletxean 943 766 246ra deituz edo kultura@antzuola.eus helbidean. Izena emateko azken eguna: ekainak 24, egubakoitza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak