Ur-jolas parkea, Sagasti auzoan kokatua egongo da, zelaiaren erdian. Zementuzko zorua edukiko du, irristatzen ez dena, oinen segurtasuna ziurtatzeko babesgarriak izango ditu, eta programazio jakin baten arabera modu autonomoan mugituko diren ur txorrotez beteta egongo da. Inor ez badago ez da martxan jarriko, sartzean aktibatu egin beharko delako nahitaez.
Erabiltzen den uraren % 90 egunero berriro sartzen da zirkuituan. Oraindik finkatu ez den ordutegi bat izango du, eta ordutegi horretatik kanpo ezingo da martxan jarri. Astean ordubetez, ohiko mantenua egongo zaio eta udal-langile batek egiteko modukoa izango dela azaldu du alkateak. Belardi osoa metro bateko hesi batek inguratuko du, zakurrik sar ez dadin.
Informazioa zabalago eta xehetasun gehiagoz ostiraleko Goienan, 49. orrian izango duzue.