Zirkulazio arau berria, onartuta

Maider Arregi 2016ko eka. 8a, 12:18

Atzo, martitzeneko osoko bilkuran onartu zen zirkulazio arau berria EH Bilduren eta EAJren botoei esker (alderdi sozialista abstenitu egin zen). Hala, dena ondo bidean, uztailean jarriko da indarrean lege berria.

 
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean aurkeztuko da deialdia datorren astean: "Deialdia gaztelerara itzuli eta aste bete barru argitaratuko da Buletin Ofizialean. Hala, alegazioak egiteko aukera izango da hilabeteko epean. Alegaziorik ez balego, handik hamar egunera indarrean izango da", dio Beñardo Kortabarria alkateak.   


Hilabetez proban
Egiten diren arau-hausteak, lehen hilabetean ohartarazi egingo zaie egileei. Baina, ondoren, isunak jarriko ditu Udaltzainak. Hala, 60 eurotik 500 eurorainoko isunak izango dira arau-hausteen arabera, noski. Helburua, ez dela dirua batzea, "herri eroso bat edukitzea baizik" azpimarratu du alkateak.

Hala, dena ondo bidean, uztailean jarriko da indarrean lege berria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak