Bertso Dinner ospatuko dute bihar, Irlandan

Maider Arregi 2016ko eka. 3a, 08:00

Dublin eta Belfast artean dagoen eskualdean izango da aurtengo Bertso Dinner. South Armagh eskualdeko Mullaghbawn herrian egingo dute festa, hain justu ere, bihar, ekainak 4.



"60 lagun inguru goaz Euskal Herri osotik; tartean, antzuolarrak. Baina, bailarako zenbait herritako ordezkariak ere izango dira Bertso Dinnerrean: bergararrak, arrasatearrak eta aretxabaletarrak", kontatu du antolatzaile lanetan dabilen Mikel Aristi antzuolarrak.


Bertsoak eta musika
Miren Amuriza eta Julio Soto bertsolariek girotuko dute afaria. Eta Petti bakarlariak jarriko dio musika festari. "Helburua, irlandarrei euskal kultura erakustea eta euskaldunok Irlandako kultura eta historia pixka bat gertutik ikustea da".


Aldarrikapena
"Aurten Free Otegi, free them all mundu mailako kanpaina eroango dugu". Gaurtik, domekara bitartean, makina bat ekintzaz gozatuko dute: Irlandako dantza eta folkloreaz, tradizioaz edo egoera politikoaren gaineko hitzaldiaz. Sinn Fein taldeko ordezkariek ere eskainiko dute solasaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak